Menu inicial


+Historia

 

+Foro

 

+Foro Nuevo

 

+Fotos

 

+Bilbao Kirolak

 

+Noticias

 

+Videos

 

+Enlaces

 

+Remeros

 

+Resutaldos

 

+Libro de Visitas

 

+XXV Urteurrena


 

 
 

Club de Remo Deusto

Prensa - Noticias

_______________________________________________________________________________

 

 

Arraunean 25 urte

Ehunca dira azken mende laurdenean Deustuko Arraun Taldeko barkuetako tostetatik igaro diren mutilak. Azken urteotan neskatilak ere badabiltza. Klub apala da, urte asko isil-isilik beharrean eman duena. Zarata handia eragin barik baina behin ere etsi gabe. Beti aurrera begira. eta horregatik uretan dabiltzan horiek sustrai sakonak egin dituzte Deustualdean. Zorionak, neska-mutilok.

_________________________________________________

 

____________________________________________________

 

Uriokak ere gainditu dituen arraun taldea

 

Garaipenak eta porrotak, ahaleginak, izerdia baldeka, haserreak eta pozak, laguntasuna eta adiskidetasuna, kirol legea, txaloak eta isiltasunak, sikateak eta uriolak. Horiek denak sartzen dira Deustuko arraun taldearean lehenengo hogeita bost urteen barruan. Baina batez ere, pertsonak, klubetik igaro diren ehunka lagun horiek.

 

Deustuko Arraun Taldea ez da umezurtza. Jaiotze data zehatza dauka, 1981eko apirilaren 14ean (Errepublicaren egunean, alegia) eta aita ere ez zaio falta: Juan Antonio Kamiruaga. Berau izan zen sutatzaile nagusia, orain gutxira arte presidente gisa jardun du eta oraindik ere klubean dabil, beharrean gogotsu.

 

Hasiera hartan Ricardo Calleja diruzainak lagundu zion. "Urte asko eman zituzten karguetan eta lan handia egin zuten. Arraunlariontzat Presi eta Teso ziren", kontatu du Aitor Mojas arraunlari beteranoak. Lehenengo lokala Zorrotzaurreko ibarrean eduki zuten, Artiach fabrikaren ondoan. Geroago, pare bat urte eman zuten ICE instituan eta handik Botikazarreko garagardotegi txikiaren atzealdera igaro zen.

 

Lehenengo urteetan jende asko zebilen klubean arraun egiteko grinaz. Eta ekainaren ekinez, lehenengo txapelak ere ailega ziren, 1983an jubenilek lortu zutena berbarako. Baina urtehark  gehiago ekarri zuen:  uriolak. Abuztuaren 27an izan zen eta Ibaizabaleko ibarraz urez lepo bete ziren. Uholdearen oldarrak bete-betean jo zituen Botikazarra eta Deustuko Erribera. "Dena galdu genuen: gure boteak, arraunak, gainerako materiala, ... batzuk Sopelako kostaldean agertu ziren, egizu kontu" esan du Mojasek.

Erabateko hondamendi hartatik ere suspertu zen Deustuko Arraun Taldea eta ez edozelan, gainera. 1984an, kluberako behin-behineko eta gutxineko instalazioak lortuta, non dutxatu ere ez zeukatela, trainerua uretaratu zuten lehenengoz. "Deustuarra"ontzi hura geroago "Tomatera" bihurtu zen eta haren tostetan hasi ziren Kantauriko estropada handietan parte hartzen. "Egia esanda -aitortu du Mojasek-azkenak izaten ginen. Orduan Zumaia zen jaun eta jabe".

Trainerua uretara:

 

Behin-behineko instalazioak fabrika zahar baten atondu zituzten. Orubea garbitu eta ahal bezain ondo egokitu zuten. Geroago, Bilboko Udalak hantxe bertan gaur egungo lokala eraiki zuen. Eta azkenak izateari ere utzi zioten. 1986an Kaikuri traineru on-ona erosi zioten eta hori uretan igarri zen. Koadrilak ere eskarmentu gehiago zeukan eta emaitzak nabarmen hobetu zituzten.

Horrelaxe ailega zen 1988ko denboraldia, trainerutan deustuarrek egundo egindako onena.

Estropada handietan ederto ibili ziren baina gailurra jo, Aste Nagusian egin zuten; "Villa de Bilbao" sariketan hamazortzi trainerutik seigarrekan izan ziren. "Hamabost baino ez ginen gogoratu du Aitor Mojasek-, koadrila apur bat justua beraz, baina denok topera ibili ginen. Gazteak ginen, ikasleak, eta sekulako denboraldia egin genuen".

 

1990 urtean lehenengo fusioa egin zuten, Portugaleterekin, trainerua uretarazteko. Baina benetako arazoak hamarkada horren akabuluan etorri ziren, gutxika-gutxika arraunlari barik gelditu zirenean . Jende gaztea ez zen arraunean animatzen eta trainerua osatzeko Lutxanarekin (2000) eta Algortarekin (2002-2003) batu ginenn", azaldu du deustuar arraunlariak. Elkartu hura modu positiboan baloratu zuten, aurrera egiteko balio izan zuelakoan.

 

____________________________________________________

Arazoari buelta emateko, klubak kanpaina bati ekin zion eta Deustualdeko eskola eta ikastetxeetatik igaro ziren, ergometro eta guzti, gaztetxoei arraunean hasteko animatuz. "Egia esanda fruituak on-onak izan dira, neska eta mutik asko etorri zaizkigu eta", esan du Mojasek.

Gaur Deustuko Arraun Taldeak neskalilen sekzioa dauka eta mutiletan kategoria guztiak. Behar handia egiten ari dira beheko maileatan. Neska-mutik horien eskuetan geldituko da, aurrerantzean, deustuar arraunaren ardura

 

 

Urak gaurko barkuak eta Penetre

Hogeita bost urte ez dira hainbeste. Aintzinako kontuak izan, ez dira, baina beharbada jende gazte asko harritu egingo da datozenak irakurtzean. Berbarako, gaur egun itsasadarreko urak garbi samar datoz baina sasoi baten...ai, baliente-balientena izan behar da batelera edo skif-era igotzeko. "Egia esanda, denok jausi gara inoiz urerata, - aitortu du Aitor Mojas arraunlariak-baina ez zaizu ezer pasa". Hala ere, lehen "askoz be zikinagoak zeuden urak, batez ere olioaz eta koipeaz. Gaur egun ere, lantzean behin, urak zikin datoz, enpresaren batek isurketa egiten duenean".

 

Bestelako arazoak:

 

Bestalde, itsasadarren biziberritze horrek trafikoa handitu du. "Bitxia da kontua -esan du Mojasek-, lehen atoiontziak eta gabarrak ibiltzen ziren aurrera eta atzera baina gurekin kontu handia zeukaten. Sekulan ez genuen arazorik eduki eurekin. Orain, ostera marea gorako domeketan barku asko dabiltza eta guretzat benetako arriskua dira".

Deustuko  Arraun taldearen barkuetako izenak Deustuarrauntaldeko bazterrak eduki izan dituzte gogoan: Arangoitiko ure, Ibarrekolanda...

Baina badira bestelakoak ere. Berbarako, Penetre. "Errieberako gizon batek sasoi hartako 200.000 pezeta eman zizkigun bateletako bati bere ezizena ipintzearren. "Penetre" esaten zioten, autobusera igotzerakoan andreei aurretik pasatzeko utzi eta "Penetre, señora, esaten zielako". Eta Penetre izena ur gainean dotore ibili izan da urte batzutan deustuargazteen indarraz dantzatuta.

_____________________________________________________________

 

 

_________________________________________________

 

Oinarri zendoa eraikitzen

Deustuko Arraun Taldea bere unerik larrienak gaindituta dago. Gaur egun neska eta mutil askok dihardute bere barkuetako tostetan arraunean. Aurten, denetara, 80tik gora fitxa egin dituzte, gehienak senior eta kadete kategorietan.

 

Harrobi lan hori fruitu nabarmenak emanda dago, Izan ere, gaur egun Deustuko Arraun Taldeak formatutako bost arraunlari goi mailako taldeetan dabiltza, euretatik hiru TKE (ACT) traineru ligan. "Hori ondo dago, gure poza da aitortu du Aitor Mojas arraunlari  beteranoak, baina beste aldetik, gure lanaren fruituak beste batzuek jasotzen dituzte".

Ildo horretatik jarraituz, Bizkaian, eredu bi daudela esan du Mojasek. Alde batetik, Urdaibaik handik eta hemendik elkarritako arraunlariez osatzen ditu bere traineruko tostak. Bestetik, Ondarroa. "Gure ispilua Ondarroak izan behar du. Han denak dira bertakoak. Loreak Urdaibairentzat izango dira baina benetako lana Ondarroa eta Arkote bezalako klubek egin dute", nabarmendu du deustuar arraunlari beteranoak.

Bizakai arrauna, bestalde maila altuan dagoela uste du Mojasek. Aldea oraindik goiko mailetan dago. "Orioaren edo Hondarribiaren azpiegitura itzela lortzeko lan handia egin behar da", zehaztu du.

 

Aurten ACT:

Bizkaia, Gipuzkoa eta Kantabriako arraun talde apalek elkarte bat osatu dute datorren denboraldi begira. ARC izenarekin egingo dute (Kantauriko Arraun Elkartea) eta euren artean A eta B ligak eratuko dituzte. "Guk arurten ere trainerua aterako dugu eta liga horietako baten jardungo dugu", iragarri du Mojasaek.

 

Gazteekin egindako lanari babesa ematearren, ARC liga horretan klausulak ezarriko dituzte. Beste klub batetik arraunlari bat eraman nahi duenak 6.000 euro ordaindu beharko du. Orain TKErekin negoziatzen ari dira, eurek ere klausula bat ordain dezaketen. TKEko klubek elkarri 12.000 euro ordaindu behar diete kirolari bat eraman nahi izanez gero. "Erabaki horrekin beheko mailetan egindako lana babestu eta indartu nahi dugu", argitu du.

 

Pozak:

Deustuko Arraun Taldearen pozak beheko mailetatik etorri izan dira azkenaldion. Alde batetik orain dela hiru urte neskekin hasi ziren eta hala erantzuna nola emaitzak politak izan dira. Mitiletan be, lan ederra egin izan dute hala kadetetan nola seniorren batelarekin.

Urte guzti hauektan jende asko pasatu izan da taldetik. Prestatzaileak aitatzearren, Erandioko Luis Angelek etapa bi egin zituen klubean, eta gero beste batzuek hartu zuten ardura hori bere gain: Joseba Fernandez santurtziarra, Josu...Bestalde, Jon Sasieta Ajuria zena (klubeko arraunlaria izan zen) urtero omentzen dute.

 

Materialetan aldeta handiak gertatu dira azken hogeita bost urteotan. "Hasi ginenean dena zen egurrezkoa. Gaur egun ez dago ezer. Orain dena karbono zuntzez eginda dago", zehaztu du Mojasek. egurra ez da desagertu den gauza bakarra. Hogeita bost urteotan Ibaizabaleko ibarretako klub bi desegin dira: Barakaldo eta Matiko

--

 

 

 

 

 

 

 

 


 

:: Club de remo de Deusto ::